Ohiko galderak
- Zer da Udalapp?
Udalapp udalentzako aplikazio mugikorren plataforma da. Oinarri bera erabiliz, udal bakoitzak bere app propioa izan dezake iOS eta Androiderako, bere izen, irudi eta edukiekin, herritarrekin komunikazio azkar, zuzen eta bi norabidekoa izateko.
- Zer funtzionalitate ditu udal app batek?
Albisteak, udal agenda, push jakinarazpenak, gorabeheren kudeaketa (argazki eta kokapenarekin), online tramiteetarako sarbidea, guardiako farmaziak, telefono interesgarriak, turismoa eta interesguneak, eta tokiko elkarteen informazioa. Herri bakoitzak behar dituen atalak aukeratzen ditu.
- Herri bakoitzaren neurrira pertsonalizatu daiteke?
Bai. App bakoitzak herriaren izena, koloreak eta argazkiak ditu, eta atal bereziak gehi daitezke: azoka, merkataritza, garraioa, parte-hartzea edo turismo-ibilbideak, adibidez.
- Zein udalek erabiltzen dute Udalapp?
Gipuzkoako udal hauek dute Udalapp-ekin egindako aplikazioa: Alegia, Amezketa, Beasain, Bergara, Irura, Legazpi (LegazpiON), Legorreta (LegorretAPP), Ordizia eta Ormaiztegi.
- Doakoa al da herritarrentzat?
Bai. Udal aplikazioak doan deskargatzen dira Google Play eta App Storetik.
- Nork garatzen du Udalapp?
ACV Multimedia-k, Ordizian (Gipuzkoa) dagoen agentzia digitalak. Diseinua, garapena, dendetako argitalpena eta ondorengo mantentze-lana egiten ditugu. Informazio gehiagorako: 943 805 799 edo info@acvmultimedia.com.













