Joan eduki nagusira

Udal aplikazioa · Legorreta

LegorretAPP, Legorretako Udalaren aplikazioa

Udalapp-en lehen proiektua: herria mugikorrean.

LegorretAPP izan zen Udalapp-ekin egindako lehen udal aplikazioa. Legorretako Udalak orain arteko komunikazio-tresnen osagarri bat nahi zuen: herria mugikorrera eramatea, udalak informazioa berehala zabaltzeko eta herritarrek jakinarazpenak eta eskariak egiteko.

Deskargatu doan

Bezeroa
Legorretako Udala
Urtea
2017
Plataformak
iOS · Android
Eskualdea
Goierri, Gipuzkoa
LegorretAPP erabiltzen Legorretan
LegorretAPP aplikazioaren pantailak

Zer eskaintzen du?

Albisteak

Udalaren azken berriak eta oharrak, unean bertan.

Agenda

Herriko kultur, kirol eta gizarte ekitaldi guztiak leku bakarrean.

Jakinarazpenak

Push abisuak: ur-mozketak, ekitaldiak, larrialdiak…

Gorabeherak

Kalean ikusitako arazoak argazki eta kokapenarekin jakinarazteko.

Guardiako farmaziak

Gaur zein farmazia dagoen zabalik, beti eguneratuta.

Telefono interesgarriak

Larrialdietako eta udal zerbitzuetako telefonoak eskura.

Argazkiak eta bideoak

Herriko ekitaldien galeriak.

Elkarteak

Herriko elkarte eta kirol taldeen informazioa.

Zure udalerriak ere bere app-a izan dezake

Udalapp-en oinarria erabiliz, zure herriaren irudira egindako aplikazioa prestatzen dugu: diseinua, garapena eta dendetako argitalpena barne.